XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta guztiaz jardutzen zan: edozein uskeria zala, goien-goieneko burutsuen arloa zala; baño an begi-bakarrik ez.

Bein edo bein ezagutzen ez zuan ziñaldariari begiratzen zion, batez ere ongi ez esanen bat iruditzen zitzaionean, ordurartekoan ixillik zegoan gizona bai-zan.

Ta ezer geiago gogora ez zetorkiola, neskameari orduan etorritakoari zerbait esatea ottu.

-¿Zuk ez al duzu dantzatu bear gero, Katalin?.

- Ez nik.

-¿Edo Miren-en alaba al zera zu ere?.

Ta orra non arlo berria abora etorri, ollo ixtar baten atzetik.

- Arritzekoa da asi zan orain errixkaetan dantza lotua dala-ta asi diranekin.

Toki guztietan or ari dira apaizak iñon diran eragozpenak berek baltseoa deitzen dioten dantzari jartzen.

Ba'dira erriak apaizek alkateengandik iñor dantza lotuan ari ba-da musika ixiltzea lortu dutenak.

Batzuetan sermoiak, bestetan Miren-en alaben bazkunetan.

¡A, Miren-en alabak! Orra, ni katolikoa naiz, ta egizko katolikoa, ori aurreztik aitortu nai dutan gauza da.

Baiño Miren-en alabetan izugarrikeriak egiten dituztela esateko ez dut batere kezkarik.

Ardo txurrupa bat artu ta jarraitu zuan: -¡A, neska gaxoak! Mutil batekin alkar artuta bein ibiltzea naikoa dute Miren-en alabetatik botatzeko.

Ba'dira bein alde eta ajolik ez dienak.

Beste gixaxoak, dantzatu nai lutekenak, or egoten dira botako dituztelaren bildurrez.

¡Aien lotsa ori gertatuko balitzaie! Orrez gañera lengo adiskideak, beste alabak, asarretuko litzaizkie ta Miren-en alaba berriz izateko, orrenbeste igandez penitentzi-kandela eskuetan egon bear izaten dute.